Sevilla II-ko presoen hurkoek hilaren 28an Martutenera egingo den martxan parte hartzera deitu dute

2013ko abenduaren 19a
13:55
Entzun

Presoen hurkoen izenean Itziar Arruartek eta Ainhoa Landabereak hitz egin dute gaur goizean, eta salatu dute Sevilla II espetxean euskal presoen oinarrizko eskubideak urratzen jarraitzen dutela. Sevilla II-ko presoek hilabeteko gose greba egin berri dute euren egoera salatzeko, baina egoera ez dela aldatu salatu dute, eta azpimarratu dute bakartzeek, miaketek, jipoiek eta osasun arretarik ezak etenik ez dutela. 

Presoen senideek salatu dute espetxe politika ez dela garai berrira egokitu. Horregatik, sakabanaketaren amaiera eta "salbuespen politiken" amaiera eskatu dute. Helburu horrekin, hilaren 28an Martuteneko espetxera egingo den martxan parte hartzera deitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.