Emakumeen aurkako indarkeria

Sexu abusuak egotzi eta ihes eginda zegoen adingabekoa atxilotu eta zentro itxi batean sartu dute

Harrera zentrora itzuli da 16 urteko gaztea eta orduan atxilotu du Ertzaintzak. Ustez harekin batera erasoan parte hartu zuten beste bi nerabeetako bat ere zentro itxi batean sarrarazi zuen epaileak. Hirugarrena, jokabide arazoak dituzten gazteentzako etxe batera bidali dute.

2008ko abuztuaren 11
15:14
Entzun
Gipuzkoako Diputazioko adingabeko etorkinentzako harrera zentro batean bizi zen 16 urteko gazte bat bilatzeko eta atxilotzeko agindupean zegoen, emakume bati sexu abusuak egitea leporatu eta ihes egin zuelakoan. Gaur, ordea, harrera zentro horretara itzuli da gaztetxoa eta Ertzaintzak atxilotu egin du. Ondoren, adingabeentzako zentro itxi batean sartu dute, epaileak hala aginduta.

Iragan igandean zortzi, goizaldean, hiru gaztek emakumezko bati eraso zioten Donostiako Portaletan: sexu abusuak egin zizkioten eta poltsa lapurtu. Lekukoek emandako arrastoetan oinarrituta 14,15 eta 16 urteko hiru mutil atxilotu zituen Ertzaintzak erasoa leporatuta. Diputazioaren zaintzapean zeuden etorkin adingabeak ziren hirurak.

Atxilotu ondoren, libre utzi zituzten epaileak beste erabakiren bat hartu zain. Berriro deklaratzera deitu zituztenean bi joan ziren, baina hirugarrena ez. Ondorioz, ihes egin zuela iritzi eta bilatze eta atxilotzeko agindupean jarri zuten.

Beste bi gaztetxoetako bat adingabeentzako zentro itxi batean sarrarazi du epaileak. Bestea, berriz, jokabide arazoak dituzten gazteentzako zentro batera eraman dute, "terapia egiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.