Gizartea

Sexu berekoen ezkontza onartu du Frantziako Parlamentuak

Ehun bozen tartearekin onartu du Frantziako Parlamentuak sexu bereko pertsonen ezkontzari buruzko lege egitasmoa. 110 oreneko eztabaidaren ondoren, lege egitasmoak 329 boto ukan ditu, 229 kontrakoak, eta hamar abstentzio. Parlamentuaren ondotik, Senatuak aztertu beharko du, apirilaren 2an. Senatuan, ezkerreko diputatuek parlamentuan baino tarte txikiagoa daukate. Alderdien banaketari begiratuz, sei botoren tartea luke ezkerrak.

Aitor Renteria.
2013ko otsailaren 12a
16:17
Entzun

Bozketaren emaitzaren ondoren, egindako urratsaren garratzia azpimarratu dute sozialistek. "Harrotasunaren boza izan da, eta, horri esker, Errepublikak urrats erraldoia eginen du eskubideen berdintasunera buruz, 30 urte iraun duen borroka bururaino eramanez".

Bozketa aitzin, UMPko bi hautetsik erran zuten legearen alde bozkatuko zutela, eta bertze hiruk, abstentziora joko zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.