Iazko azaroan aurkeztu zuen salaketa bat 13 urteko neska batek Foruzaingoan; etxera itzultzen ari zela egin zioten eraso. Neskaren atarira sartu zen erasotzailea, eta batera igo ziren igogailuan. Solairu bat lehenago atera zen erasotzailea, baina neska ateratzera zihoanean, igogailuko gizon bera oldartu zitzaion, irtetea galaraziz. Erasotzaileak mehatxuak eta ukituak egin zizkion, biktimak ihes egin zuen arte.
Foruzaingoak gizon bat atxilotu du erasoaren harira, eta neskari eraso egin izana aitortu du. Tuteran etxebizitza bat miatu du Espainiako Poliziak, eta beste bat Zaragozan; material informatiko ugari eraman du.
Poliziak ez du baztertzen atxilotuak eraso gehiago egin izana. Hortaz, eskatu du sexu erasoren baten biktima izan direnek salaketa jar dezatela.