Duela bi urte gertatu zen, sanferminetan. Emakume bat Iruñeko Estafeta kalean zegoen, hilaren 13ko goizeko 8:30ean. Bere mutil lagunak entzierroan korrika egin behar zuen, eta haren zain zegoen. Beste gizonezko bat gerturatu zitzaion, ordea, eta berak nahi ez bazuen ere, gerturatu, gerritik heldu eta musu ematen saiatu zitzaion. Emakumezkoa bere bikotekidearen izena oihukatzen hasi zen, eta hura iritsi zenean, emakumezkoa dardaraz topatu zuen, beste gizonezkoa gainetik kendu nahian. Hitzerdirik egin gabe, muturrekoa eman zion, eta lurraren kontra jo zuen buruarekin. Lesio handiak izan zituen, koman egon zen, hiru operazio egin zizkioten, eta ondorioak gelditu zaizkio. Nafarroako Auzitegi Gorenak frogatutzat eman ditu gertaerok.
Zigorra jarri die Auzitegiak bi gizonezkoei. Erasoa egin zuenari zigorra aridu dio mozkorra zegoelako, eta urtebeteko espetxe zigorra jarri dio, eta emakumezkoari 3.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio. Erasoa saihesten saiatu zenari, berriz, bederatzi hilabeteko zigorra jarri diote 91.500 euro eman beharko dizkio erasotzaileari, eta 60.430,80 euro Osasunbideari, erasotzailea artatzen egindako gastuengatik.