Malagakoa (Espainia) da biktima, eta hiri horretatik Bilborako bidean zihoan autobus batean gertatu da erasoa. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, abuztuaren 3an gertatu zen erasoa, goizaldeko bostak aldera; ordu horretan, Kordoban gelditu zen autobusa, eta bidaiari gehiago sartu ziren. Gizonezko bat eseri zen emakumearen ondoan, eta hura ukitzen hasi zen.
Gertatutakoaren berri eman zion biktimak gidariari. Gasteizera iristean, autobusetik jaitsi eta salaketa aurkeztu zuen. Gizona Bilbon gelditu zen, eta bertako Udaltzaingoak sexu abusu delitu bat egotzi dio.