Sud Ouest kazetak eman du salaketaren berri, eta baieztatu egin du Patrick Dallenes Baionako suprefetak; sexu eraso bat salatu zuten atzo iluntzean.
Asteazken iluntzean hasi ziren Baionako bestak. Suprefetak esan duenez, salatu zuten besten lehen gauean izan zela erasoa. Martxan jarri dute inkesta, gertatutakoa ikertzeko.