Emakumeak ez du salaketa jarri nahi izan, baina gertatutakoa jendaurrean jakinarazteko nahia azaldu du. Udalak ohar batean azaldu du sexu abusua gaitzesten duela.
Gertatutakoa jakin bezain laster, Barakaldoko Udalak martxan jarri du sexu erasoen kontrako protokoloa, eta hainbat neurri hartu dituzte "eraso saiakera kondenatzeko".
Horregatik, gaur, arratsaldeko zazpietan, elkarretaratzea egingo dute Anai parkean, 19:30ak arte, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean. Halaber, eskatu dute kalean ordu horretan egin behar zituzten ekintzak gelditzeko. Gainera, txosnetan eta Zaballa festa gunean musika itzaliko dute gaur gauean, gauerditik 00:15era, erasoa arbuiatzeko.