INDARKERIA MATXISTA

Sexu eraso bat salatu dute Donostian

Astearte goizaldean gertatu zen erasoa, Urgull mendian.

Donostiako Piratek eta Donostiako Koordinakunde Feministak deitutako elkarretaratze bat, bi sexu eraso salatzeko, 2014an. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 16a
12:57
Entzun

Ertzaintzak asteartean jaso zuen sexu erasoaren salaketa, eta gertatutakoa ikertzen ari da. Zabaldutako informazioaren arabera, Urgull mendian gertatu zen erasoa.

Aste Nagusia ospatzen ari dira Donostian, eta, egunotan eraso sexistarik gertatu ez zedin, kanpaina bat eta protokolo bat ezarri zuten Donostiako Udalak eta Piratek. Besteak beste, eraso sexisten kontrako informazio gune bat jarri dute Bulebarrean, kioskoaren ondoan.

Herritarrek edozein zalantza edo kezka kontsultatzeko aukera dute han. Aste Nagusiak irauten duen egun guztietan dago zabalik, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 22:30era.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.