EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Sexu eraso bat salatu dute Iruñean, eta protestara deitu dute

Udaltzaingoak gizon bat atzeman du. Udaleko bozeramaile batzordeak elkarretaratzera deitu du bihar eguerdirako.

2016ko azaroaren 7a
10:38
Entzun

Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, larunbat gauean "intentsitate handiko" sexu eraso baten berri jakin zuen udaltzaingoak. Alde zaharreko etxe batean gertatu zen; Poliziaren arabera, 31 urteko gizon batek eraso egin zion 27 urteko emakume bati, eta poltsa ostu zion. Etxetik joan zen gero, eta udaltzaingoak biharamunean atzeman zuen. Aurretik ezagunak ziren biak, udalaren arabera.

Horrelako kasuetarako protokoloari jarraituz, udaleko bozeramaile batzordeak bilera egin du, eta protestara deitu du. Biharko egin du deia: 12:00etan bilduko dira udaletxeko plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.