Sexu eraso kasuetarako protokoloa aurkeztu dute Bilbon, festen harira

Bilboko Udalak, konpartsek eta merkatariek bat egin dute sexu erasoen aurkako ekimenean

Sexu erasoak saihesteko kanpainako materiala aurkezteko agerraldia, atzo. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2011ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
«Herri edo hirietako festa giroa baliatzen dute zenbait pertsonak emakumeak bortxatu edo erasotzeko», Itziar Vilafranez Bilboko konpartsetako bozeramaileak egin du ohartarazpena. Horregatik, sexu erasoak jasaten dituzten pertsonek jarraitu beharreko urratsak zeintzuk diren jakiteko protokolo bat prestatu dute aurten Bilboko Udalak eta konpartsek, Aste Nagusiaren harira.Zazpikaleetako Merkatarien elkarteak parte hartu du aurten ekimenean. Boni Garcia elkarteko presidentearen aburuz, gogoz murgildu dira: «Andreei laguntzea harro egotekoa kontua da».

Protokoloaren helburuetako bat aholkularitza eta informazioa ematea da. «Gure lana emakumeari laguntza eman eta gauzak ahalik eta erosoen jartzea da», erantsi du Bilboko Udaleko berdintasun eta lankidetza saileko zinegotzi Nekane Alonsok. Baina erasoen aurrean azken erabakia izango duena emakumea izango dela nabarmendu nahi izan du.

«Kalea guztiona da, eta gizon eta emakume orok du festez gozatzeko eskubidea», gogora ekarri du Vilafranezek. Ildo horretan, urteroko kanpaina bultzatuko dutela esan du Alonsok: Bai beti da bai eta ez beti da ez.

Kale antzerkia

Aurten, berritasuna kale antzerkia da. Eginagatik distira, denak maitasun ez dira lanarekin ipuinetako maitasun istorioak errealitatearekin bat egiten ez dutela erakutsi nahi zaie gazteei. Horrez gain, larrialdi zenbakia duten 5.000 txartel banatuko dira herritarren artean. Tabernek, halaber, 430.000 ahozapi banatuko dituzte kanpainaren aldeko mezuarekin, eta 43 gune lila egongo dira. Alonsok «aurtengo festetan «sexu erasoen kontagailuari hutsean eusteko» deia egin du. Iaz jaietan sei genero indarkeria kasu atzeman ziren, eta salaketa bat izan zen sexu eraso baten harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.