Emakume bat bortxatu dute bart, Barakaldon (Bizkaia), eta biktimak erasoa salatu du, gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak baieztatu duenez. Ertzaintzak bi gizoni leporatu die erasoa.
Gertakarien berri izan duenean, bozermaileen batzordea deitu du Amaia del Campo alkateak, erasoa salatzeko.
Argitan emakumeentzako aholku etxeak elkarretaratzera deitu du igande eguerdirako, Barakaldoko Herriko Plazan.