Bi lapurrek poltsa kendu ondoren ihes egin zutela esanez joan zitzaien Zarauzko udaltzainei gazte bat 06:30 aldera. Polizia etxera eraman zuten salaketa jartzera, eta han esan zuenez, horietako batek sexualki eraso zion. Udaltzaingoak Ertzaintzari abixua eman, eta gutxira gazteen bila hasi ziren.
Erasoaz gero ordubete eskas igaro ondoren atxilotu zuten adingabea. Gazteak poltsan zeuzkan sakelekoa eta beste hainbat gauza zeramatzan. Ikerketak zabalik jarraitzen du beste gaztea atxilotzeko asmoz.