Sexu erasoa saiatzea egotzita gizon bat atxilotu dute ertzainek
Ertzainek 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiral arratsaldean Donostian, emakume bati sexu erasoa egiten saiatzea leporatuta. Larratxo auzoaren eta Garberako gunearen arteko parke batean jazo zen gertaera. Ertzainei jakinarazi zieten gizon batek emakume bat bortxaz hartu zuela; bere gainean jarri zen, eta jo ere egin zuen. Emakumeak gero azaldu zuenez, bizkarretik hurbildu zitzaion, eta bortizki heldu zuen lepotik; bultza eginez bota zuen lurrera. Erasoa saihesten saiatu zen emakumea, eta laguntza ere eskatu zuen oihuka. Hainbat lagun inguruan ikusi zituenean alde egin zuen gizonak. Nolanahi ere, berehala atxilotu zuten ertzainek. Emakumea, berriz, Donostiako Ospitalera eraman zuten, bertan arta zezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu