Gizartea

Sexu erasoa salatzeko kontzentrazioa egin dute Hernanin

Pasa den ostiralean hiru urteko haur bati sexu erasoa egitea leporatuta haur hezkuntzako irakasle bat atzeman zuen Ertzaintzak Hernanin.

2009ko ekainaren 19a
15:24
Entzun
Dozenaka lagun Hernaniko (Gipuzkoa) udaletxearen aurrean bildu dira eguerdian, haur hezkuntzako irakasle batek hiru urteko haur bati ustez egindako sexu erasoa salatzeko. Elkarretaratzean izan da Marian Beitialarrangoitia herriko alkatea, eta gertakaria salatzearekin batera, ustezko bortxatzailearen errugabetasun printzipioa errespetatzeko eskatu du.

Atzoko bilkuran, Hernaniko Udalak erasoaren aurkako adierazpena onartu zuen.

Pasa den ostiralean atxilotu zuen Ertzaintzak gizonezkoa, eta behin deklarazioa hartuta eta haren aurkako frogak aztertuta igandean Martuteneko (Donostia) espetxean sartu zuten. Sexu eraso larrien delitua egozten zaio, eta horrenbestez, errudun dela frogatzen bada gehienez hamar urteko kartzela zigorra jaso lezake.

Haurraren gurasoek ezarri zuten atxilotuaren aurkako salaketa pasa den ostiralean. Medikuak adintxikikoari egindako frogak aurkeztu zituzten gurasoek Ertzaintzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.