INDARKERIA MATXISTA

Sexu erasoak egotzita, akusaziopean ezarri dute Miarritzeko musika akademiako zuzendaria

Iazko udako ikastaroaren ondoren jarri zuten salaketa lau emakumek, baina ez zieten segida judizialik eman. Horiek beren lekukotasunak ezagutarazi ondotik, Baionako Auzitegian zentralizatu du afera prokuradoreak.

Baionako kontserbatorioan eman zituzten ikastaroak. GUIILAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2019ko uztailaren 30a
12:32
Entzun

2007az gero, Miarritzeko musika akademiak udako musika ikastaroak antolatzen zituen Baionako kontserbatorioan. 2018ko udako ikastaroaren ondotik, lau irakaslek salaketa jarri zuten Baionako Auzitegian. Adierazi zuten zuzendaria jazarri egin zitzaiela, xantaiak eta hunkituak ere egin zizkiela, baina salaketa ez zieten onartu, biktimak Frantziako departamendu ezberdinetakoak zirela eta. Hala, nork bere departamenduan jarri zuen salaketa, eta gutun bana bidali zioten Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreari. Ez zuten segida judizialik izan.

Joan den martxoan, ordea, Mediabask kazetak emakumeen testigantzak ezagutarazi zituen. Horren harira, aurtengo ikastaldia bertan behera uztea erabaki zuen akusatuak, uztailaren 3an. Geroztik, Baionako Auzitegian zentralizatu du afera Vuelta Simon prokuradoreak. Jakinarazi duenez, uztailaren 8an atxilotu zuten akusatua, eta epailearen zaintzapean dago. Ez du biktimekin hitz egiteko eskubiderik, eta azterketa psikiatriko bat pasatu beharko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.