BAIONAKO BESTAK

Sexu erasoak salatu ditu neska batek Baionako bestetan

Asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean izan zen erasoa. Anne Kayannakis prokuradorearen hitzetan, "larritasun arineko" gertakaria izan zen, eta horregatik ez dute orain artean ezer esan.

2013ko uztailaren 27a
11:18
Entzun

"Aski bortizki" hartua izan ostean izaera sexualeko ukimenak jasan zituen neska batek Baionako bestetan, asteazkenetik ostegunerako gauean, Kazeta.infok jakinarazi duenez. Neska oihuka hastearekin bat alde egin zuen erasotzaileak: salaketa jarri zuen neskak, eta martxan da ikerketa. Patrick Dallenes suprefetak eta Anne Kayannakis prokuradoreak eman dute gertaeraren berri, baina azken horren arabera, "larritasun arineko" gertakaria izan omen zen, eta horregatik ez dute orain artean erasoaren berri eman.

Beste gazte bat, labankadaz zaurituta

Suprefeturatik jakinarazi dutenez, gora egin du bestetan osasun zerbitzuetara joan diren pertsonen kopuruak: 219 pertsonek jo dute horietara. Lehenengo egunean, pertsona bat labankadaz zauritua izan zen, baina jakinarazi dutenez, arriskutik kanpo dago.

Ostegunetik ostiralerako gauean, berriz, sei pertsona atxilotu zituzten, hondaketak, oldartzeak, alkoholaren efektupean gidatzeagatik eta drogak izateagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.