Espainiako Poliziak bi salaketa behintzat jaso ditu sanferminetan sexu erasoekin lotuta. Poliziako iturriek BERRIAri baieztatu diote esku artean dituztela bi kasuak, baina ez dute xehetasun gehiago eman. Inor ez dute atxilotu oraingoz.
Andrea elkarteak beste bi erasoren berri eman du: jakinarazi du ostegunetik ostiralerako goizaldean beste eraso bat gertatu zela. Haren arabera, bi gizon andre bat bortxatzen saiatu ziren, eta, emakumeak laguntza eskatuta, alde egin zuten erasotzaileek. Gainera, Andrearen arabera, beste bortxaketa bat izan da festetan.