Sexu erasoak

Sexu erasoak salatzeko manifestazio jendetsua Donibanen

Auzotarrek antolatutako manifestazioan jende ugari elkartu da, azken asteetako sexu erasoak salatzen.

Manifestazioa, Donibaneko kaleetan. @ZURIBOSTNERISEI
2016ko maiatzaren 21a
12:00
Entzun

Manifestazioa egin dute Iruñeko Donibane auzoan, azken asteetan izandako sexu erasoak salatzeko. Bihar zortzi gertatu zen salatutako azken erasoa, goizaldean; San Roke kalean eraso egin zioten 20 urteko emakume bati, eta bi gizon atzeman zituzten, 26 eta 21 urtekoak. Kartzelara bidali zituen epaileak.

Auzotarrek antolatu dute manifestazioa. Horrelako erasoen aurrean auzoan erantzun "irmoa" eman behar dela nabarmendu dute. Emakumeen egoera ekarri dute gogora: "Ez da posible emakume izateagatik alde guztietara begiratu behar izatea ezer gerta ez dakigun".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.