Sexu erasoen aurkako legea maiatzean Frantziako Asanblea Nazionaleatik pasa ondoren, atzo eta gaur Senatuan debatitzen dute. Maiatzean lege testuak gobernuaren, diputatuen, mugimendu feminista, eta umeen babesteko elkarteen arteko desadostasun nabariak sortu zituen.
Mugimendu feministak poztu dira, “penetrazioak eragindako sexu kalte” delitua, senatariek kentzea erabaki dutenean. Hori zen, alta, legearen hasierako puntua izan, adingabe baten sexu eraso kasu batean, auziperatuak “behartzerik gabe” izan zela defenditu ahal zuelako. Baina, bortxaketaren "eufemismoa" zela leporatua zitzaion terminoari eta kasu horien aurrean krimena izan ordez delitua izatea ere kritikatu zitzaion.
“Penetrazioak eragindako sexu kaltea” kendu izana txalotua izan bada ere, ber artikuluko “onespenik ezaren presuntzioaren” kentzeak du sozialista eta intsumitu senatarien haserrea eragin. Emendamenduak, heldu batek 15 urtetik azpiko bati “ekintza sexual” bat egitean, biktimaren “onartzeko beharrezkoa den zentzua eta heldutasunik eza” abusutzat definitzen zuen.
Gaur goizetik saioa berriz hasi da. Medikuek sexu eraso baten salatzeko obligazioa bozkatu berri dute senatariek.