Espainiako Poliziak Gasteizen, Madrilen eta Bartzelonan egin du sexu esplotazioan diharduen sare baten kontrako polizia operazioa. Operazioaren baitan pertsona bat atxilotu dute Gasteizen.
Polizia iturrien arabera, hiru emakume behartu dituzte prostituitzera; Gasteizen bat, Madrilen beste bat eta Bartzelonan hirugarrena. Hirurak nigeriarrak dira, horietako bat adingabea.