Sexu esplotazioko sare bat desegin, eta bi emakume atxilotu dituzte Donostian
Emakumeak prostituitzera behartzen zituen sare bat desegin dute Donostian. Sare horrekin lotura dutelakoan, hiru emakume atzeman ditu Espainiako Poliziak. Duela hilabete batzuk hasi zuten ikerketa. Azken egunetan, Donostiako bi etxebizitza miatu dituzte. Horietako batean, etxetik irteten uzten ez zieten bi emakume aurkitu zituen Poliziak. Biktimek salatu zutenez, mehatxu egin, eta 16 orduz prostituitzera behartzen zituzten. Gainera, lortzen zuten dirua ematera behartzen zituzten. Jabea atzeman zuten. Beste etxebizitzan, ez zuten inor aurkitu, baina jabea ere atzeman zuten, sexu esplotazioa egotzita. Pertsonekin trafikatzea ere leporatzen diete atxilotuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu