Foruzaingoak G. A. Z. G. 30 urteko gizona atxilotu zuen iragan ortzegunean, Nafarroako Erdialdeko herri batean, bere alaba adingabea sexualki behartu zuelakoan. Foruzainak apiriletik ari ziren atxilotuaren familia ikertzen, abusuen susmoa baitzuten. Neskatilak adierazi zuen duela zenbait urte ari zela sexu abusu horiek jasaten, aitak bere ohatzean noizean behin lo egiteko ohitura zuen eta. Epaileak atxilotuaren kartzelatzea agindu du.
>
SEXU INDARKERIA . Gizon bat atxilotu dute bere alaba sexualki behartzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu