Sexu Indarkeria

Sexu indarkeriaren biktimentzako krisi zentroak irekiko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Bilera egin dute Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Bilbon. Jakinarazi dute 2023an ireki nahi dituztela zentroak.

Beatriz Artolazabal, Izaskun Landaida eta Irene Montero, gaur, Bilbon. LUIS TEJIDO/ EFE
2022ko urtarrilaren 21a
16:09
Entzun

Irene Montero Espainiako GobernukoBerdintasun ministroa Euskal Herrian dago gaur, bisita ofizialean. Goizean, IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batzartu da Gasteizen, eta eguerdian, berriz, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuarekin, Bilbon. Bilera horretan, Artolazabalek eta Monterok sexu indarkeriaren biktimentzako arreta integraleko zentroak hizpide izan dituzte. Krisi zentroak izenez ezagutzen dira gune horiek, eta 2023.urterako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zentro bana zabalik egongo da, gaur jakinarazi dutenez. Europako funtsekin finantziatuko dituzte, eta hiru lurraldeetako foru aldundien esku egongo da haien kudeaketa. Horiek martxan jartzeko erakundeen arteko lantalde berezi bat sortuko dute.

Genero indarkeriaren aurkako Espainiako legeak aurreikusten du zentro horiek irekitzea, eta giza eskubideen inguruko nazioarteko estandarrak ere halako neurrien aldekoak dira. Egunero 24 orduz zabalik dauden zentro espezializatuak dira, diziplina arteko profesional talde batek osatuta, eta telefono bidez etengabeko arreta ematen dute; larrialdietarako ez ezik, laguntza emozionalerako ere prestatuta daude, deitzen duten andre asko ezin direlako iritsi zentro fisikora. Arreta psikologikoa ere eskaintzen zaie sexu indarkeriaren biktimei, bakarka zein taldeka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.