Frantziako Zigor Kodean sexu jazarpena zigortzen duen artikulua indargabetzea leporatu dio CFDT Frantziako Lan Konfederazio Demokratikoko Iparraldeko ordezkaritzak Konstituzio Kontseiluari, lankide bati sexualki jazartzeagatik zigortutako gizon baten alde egin duelako.
Konstituzio Kontseiluaren erabakiak babesik gabe uzten ditu biktimak, CFDTk adierazi duenez. Delitu hori berriro deskribatzea beharrezkotzat jo du, jazarpena saihestu eta bitkima direnak behar bezala babesteko. Urtebeteko espetxealdi eta 15.000 euroko isunarekin zigortzen da sexu jazarpena Iparraldean. Frantzian sexu jazarpenen laurdenak lanean gertatzen direla esan du CFDTk.
Sexu jazarpena zigorrik gabe uztea egotzi diote Konstituzio Kontseiluari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu