Mozioak proposatzen zuenez, parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatu behar zion bete dezala 17/2012 lege forala eta ez ditzala diruz lagundu ikasleak sexuak bereizita diharduten eskolak.
Ezkerrak aurkeztu du mozioa, eta aldeko botoa eman dute bilduk, Geroa Baik eta Aralar-Nabaik. UPNk eta PPNk, ordea, kontra bozkatu dute, eta PSNk, berriz, abstentziora jo du. Hori horrela, eskaerak ez du aurrera egin.