Adierazpenak 'Haaretz' egunkariari egin dizkio Ariel Sharonek. Elkarrizketa astelehenean argitaratuko da, baina 'Haaretz'-eko arduradunek pasarterik interesgarrienak aurreratu dituzte. Sharon ironiaz mintzo da Arafaten inguruan. "Aseguru-etxe bateko zuzendaria banintz, ez nuke Arafat aseguratuko":
Sharonek banaketa hesiarekin jarraituko duela berretsi du. "Banaketa hesia egin egingo dugu; hesia egin eta gero, Israelen legez kanpo bizi diren palestinar guztiak Israeletik botako ditugu.
Ekialde Hurbila
Sharonek ez du baztertzen Arafat hiltzea
Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak ez du baztertzen PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buru Jasser Arafat izatea Israelgo armadaren "hurrengo jomuga". Sharonek azpimarratzen duenez, "judutar bat hil, Israelgo herritar bat zauritu edo judutarrak hiltzera jendea bidaltzen duen edonor markatuta dagon gizaseme bat da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu