Ekialde Hurbila

Sharoni egin dioten ebakuntza ondo atera dela diote medikuek

Garuneko isuria izan du gaur berriro Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak, eta hura geratzen saiatzeko larrialdiko ebakuntza egin dio Haddassah erietxeko mediku talde batek. Shlomo Mor Yosef medikuen buruak azaldu duenez, ebakuntza ondo joan da, eta orain arteko isuri eta odolbildu guztiak kontrolatzea lortu dute; areago, ebakuntzaren ondoren egin dioten eskanerrean "hobekuntza nabaria" sumatu dutela erantsi du. Nolanahi ere, Israelgo lehen ministroaren egoera oso larria da.

2006ko urtarrilaren 6a
18:02
Entzun
Herenegun garuneko isuria izan zuen Sharonek, eta bederatzi orduko ebakuntza egin behar izan zioten Hadassah erietxeko Neurologia Departamenduan. Zaintza berezietan izan dute ordutik, lasaigarrien bidez nahita komara eramanda, gaur berriro beste isuri bat izan duen arte. Isuri hori geratzeko larrialdiko ebakuntza egin diote, eta medikuen arabera, isuria geratzeaz gain, odol bilduak ere kendu dizkiote. Oro har, burmuinak "nabarmen hobera" egin duela aderazi du Shlomo Mor Yosef medikuen buruak.

Nolanahi ere, Sharon artatzen ari den mediku taldeak atzo onartu zuen herenegungo isuriak eragin dizkion kalteek ez dutela atzera bueltarik, eta ezingo duela lehen ministro lanetara itzuli.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.