Tourrean ere guztia ez da lan egitea, eta gaur atseden egunaz gozatzeko aukera dute txirrindulariek. Azkenengo asteari aurre egiteko beharrezkoak diren indarrak batzekoabagunea dute.
Pelotoia igandean helduko da Parisera. Azken txanpan sartu da aurtengo Tourra eta badirudi, aurtengoan ere, Texaseko deabru horiak eramango duela txapeldunaren maillota.
Atzokoa hankak apurtzeko moduko etapa
Atzoko etapa, Lezat Sur Leze eta St. Lary Soulan artean egin zen. 205 kilometroko ibilbide gogorra bete zuten txirrindulariek. Lehenengo mailako lau mendate eta kategoria bereziko bat igo behar izan zituzten parte hartzaileek. Hankak apurtzeko moduko etapan, George Hincapie estatubatuarrak (Discovery Channel) lortu zuen garaipena.
Atzokoan, Fabio Casartelli izan zuten gogoan txirrindulari askok. 1994an Tourrean hil zen txirrindulari italiarrak guztien gogoan jarraitzen zuela erakusteko eskumuturreko berezi bat jarri zuten kirolari batzuk. Etaparen ondoren meza egin zuten txirrindulariaren omenez.
Biharko etapa, Mourenx eta Pau artean egingo da. 180 kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek eta lehenengo mailako mendate bat igo beharko dute. Hala ere, atzoko etapa baino errazagoa izango da biharkoa.
Frantziako Tourra
Siestarako aukera pelotoian
Atseden eguna dute gaur pelotoian. Atzoko esfortzuan galdutakoak errekuperatzeko eta, Tourreko amaierarako beharrezko indarrak hartzeko txanda heldu da. George Hincapieren garaipena ospatzeko eguna da ere Discovery Channel taldearentzat. Armstrongek Tourra poltsikoan duela esan liteke; bigarren, Ivan Basso italiarra dago 02:46ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu