musika

Silvio Rodriguez AEBetan ariko da aspaldiko partez

Abeslari kubatarrak 1980an abestu zuen azkeneko aldiz han. Ekainaren 4an New Yorken kontzertua emango du, gobernuaren baimena lortu baitu.

2010eko maiatzaren 14a
19:14
Entzun
Silvio Rodriguez abeslari kubatarrari New York-en (Ameriketako Estatu Batuak) ekainaren 4an kontzertu batean aritzeko baimena eman dio AEBetako Gobernuak du eta, ondorioz, aspaldiko partez AEBetan kantatuko du hark. 1980ean kantatu zuen azkeneko aldiz herrialde hartan.

Duela 30 urte Pablo Milanes kantari herrikidearekin bira egin zuen, eta New Yorken bertan eta AEBetako beste hiri batzuetan aritu ziren. Iazko maiatzean ere New Yorken bertan kantatzekoa zen Rodriguez, Pete Seeger musikariaren aldeko omenaldian, baina ez zioten utzi azkenean.

Martxoaren 4an aurkeztu zuen bere azkeneko diskoa, Habanan: Segunda cita.

Ekainean Carnegie Hall aretoan abestuko du.

Silvio Rodriguez 1946an jaio zen San Antonio de los Baños herrian, Habanaren hegoaldean. 60ko hamarkadan kaleratu zituen bere lehenengo lanak. Kubako iraultzaren aldeko jarrera izan du beti. Duela hilabete batzuk Venezuelako Diario El Universal egunkariari eskainitako elkarrizketan esan zuen Kubako iraultza "berehala berrikusi" beharra zegoela, "kontzeptuetatik hasi eta erakundeetaraino". Era berean, Orlando Zapata presoaren gose grebaren harira nazioartean sortu zen presioagatik hainbat herrialdek Kubaren aurka duten "adostasuna" salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.