Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Jose Ignacio Nieto Errioxako Gobernukoak gaur 11:00etan sinatzekoak ziren Logroñon atzo Arabako Errioxako gaixoak artatzeko iragarri zuten akordioa. Sinatze ekitaldiaren ostean zehaztuko dute zein diren baldintzak.
Akordioaren arabera, abenduaren 15etik Errioxak Arabako Errioxako gaixoak artatuko ditu, eta osasun sail bakoitzak besteari ematen dion zerbitzua aztertuko dute, oreka bilatze aldera.
Hitzarmena sinatuta, hiru hilabeteko tirabirak amaituko dira; denbora horretan, Arabako Errioxan bizi diren 10.000 herritar inguruk ezin izan dituzte osasun zerbitzu batzuk jaso, Logroñoko erietxeak ukatu egin dielako zerbitzua —urteetan eman izan duena, bestalde—.