Sinadurak bilduko dituzte Donostiako surf parkearen aurka

Erredakzioa
2021eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Donostiako Martutene auzoan eraiki nahi duten surf parkearen aurkako sinadura bilketa hasiko dute Donostiako eta inguruko herrietako zenbait surflarik. Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) Wavegarden enpresarena da proiektua, eta Donostiako Udalaren babesa du lehiaketa publiko batera aurkezteko. Ideia gauzatzekotan ere enpresak kudeatuko luke; olatuak egiteko makinetan eta parke artifizialetako ur tratamenduan espezializatutako lantegi bat da.

Surfrider Foundation Europe kolektiboak adierazi duenez, surflariek eskatuko dute proiektu hori berehala geldiaraz dezatela, eta azaldu dute helburu hori lortzeko mobilizatuko direla, hala nola «proiektuaren ondorio negatiboen inguruan informatuz». Proiektuaren aurkako hamabost argudio zerrendatu dituzte, eta azpimarratu dute proiektuak ez diola herritarren eskaera edo behar bati erantzuten.

Martxoan sortu zuten surf parkearen aurkako kolektibo hori, surfaren eta ekologiaren alorreko zazpi elkarteren artean. Ordu hartan, azaldu zuten proiektuaren balioak surflarien komunitatearen aurka joango liratekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.