Iñigo Cabacasen senide, lagun eta Iñigo Gogoan herri ekimena osatzen dutenek sinadura kanpaina jarri dute abian, Zugatik izenburupean. Prentsaurrekoan esan dutenez, euren asmoa da "Cabacasen hilketa zigorrik gabe geldi dadin eta erantzuleak sari ditzaten" ez uztea. Horretarako, bi eskakizun zehatz igorriko dizkiote Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Barne saulburuari: Ertzaintzaren buruaren izendapena atzera botatzea, eta Cabacas hil zuen operazioaren erantzule guztiak behin-behinean euren arduretatik aldentzea.
Hilabetean hamar mila sinadura biltzea jarri dute helburu ekimenaren antolatzaileek. Bart gauerdian hasi zuten kanpaina eta, dagoeneko, laurehun sinadura batu dituzte hamabi orduan.
Sinadura modu elektronikoan eman daiteke www.change.org atarian, baina mahaiak ere jarriko dituzte sinadurak biltzeko: datorren larunbatean Durangoko Azokan, abenduaren 19an San Mames inguruan Athletic-Celta futbol partida hasi baino lehen, eta abenduaren 28an Euskal Selekzioak jokatuko duen partidan.
Kanpainaren aurkezpen ekitaldian jende andana bildu da, hantxe bertan sinadura emateko asmoz. Agiria izenpentu duten lehenak Iñigo Cabacasen gurasoak izan dira,