Dionisio Amundarainen zehaztu du ekimenaren bultzatzaileak ez direla apirilaren 17ko hauteskundeetarako zerrendan joango, eta aukera hori beste pertsona batzuei eskainiko dietela. Hautes elkarteak 15 edo 20 parlamentario lortzea "poztekoa" izango litzatekeela adierazi du Amundarainek, "Euskal Herriak giza eskubideen alde emandako urrats garrantzitsua izango litzatekeelako".Hori dela eta, herritar guztiei sinatzera joateko eskatu die, "ez beldurtzeko eta mutu ez gelditzeko injustizia honen aurrean".
Aukera Guztiak elkartea "giza eskubideen alde" egiteko sortu zela adierazi du praile benediktarrak. "Ez da alderdi politiko bat, eta ez du hauteskunde programa zehatzik", nabarmendu du. Hautes elkarteko legez kanpo uzteko aukeraz ere mintzatu da, eta ez litzatekeela harrituko esan du, "bizi ditugun garaiak ikusita". Hori dela eta, Euskal Herriko eta Espainiako agintariei "benetako demokraziaren alde" egiteko galdegin die.
Herrialdekako sinadura bilketa
Espainiako hauteskunde legediaren arabera, sinadura bilketa herrialdeka egin behar da. Araban 2.476 sinadura jaso beharko lituzke, Gipuzkoan 5.809 eta Bizkaian 9.709. Martxoaren 14a da sinadura emateko azken eguna, eta egun horretarako 17.994 sinadura bildu beharko ditu. "Sentsibiltatea duen pertsona orok aurre egin beharko lioke injustizia honi. Madrildik beldurtu egin nahi gaituzte, baina guk aurre egin behar dugu, ez indakeria erabiliz, baizik eta eskubide indibiduak eta kolektiboen alde eginez",, nabarmendu du Amundarainek.
EAE-ko hauteskundeak
Sinatzera joateko deia egin die herritarrei Aukera Guztiak hautes elkarteak
Aukera Guztiak hautes elkarteko bultzatzaile Dionisio Amundarain praile benediktarrak sinatzera joateko deia egin dio euskal gizarteari, "Madrilek euskal demokraziari jartzen dizkion oztopoei aurre egiteko". Amundarainek nabarmendu du Aukera Guztiak "ekimen soziala" dela, eta "euskal herritarren eskubide kolektibo eta indibidualen alde" egiteko sortua dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu