Europako HAuteskundeak

Sindikalistek HZren aldeko bozka eskatu dute aukera "zilegi eta egokiena" delako

ESK-ko, EILASko, EHNEko, LABeko, Hiruko eta Nafarroako CGTko hainbat sindikalistek Herritarren Zerrendaren aldeko botoa eskatu dute, aukera "zilegi eta egokiena" delako. "Estatu eta kapitalek" eraiki duten Europa honetan langileentzat ez dagoela "ezer onik" azaldu dute, eta langileen eskubide eta interesen alde Herritarren Zerrendarekin bat egiteko eskatu. 100dik gora sindikalista bildu dira HZri bozka emateko eskatzen.

2004ko ekainaren 8a
16:30
Entzun
Aitziber Zallo LABeko kideak jakinarazi duenez, prentsaurrean agertu diren sindikalistek hiru arrazoi dituzte HZri bozka ematea eskatzeko:

-Legez kanporatzeari eta ezkertiar nahiz abertzale den jendearen kriminalizazioari ezezko borobila emateko.

-Euskal Herria bere osotasunean Europan agertzeko, "herri oso baten borroka islatzeko".

-Langile klasean besteak beste Europa sozialagoa, justuagoa eta aniztasunean integratzaileagoa nahi dutelako. Hain zuzen ere "egungo Europa neoliberalaren aurkakoa".

Marije Fullaondok hartu du hitza bukaeran, eta botopapera gora altxata, langileen bozka duintasunaren bozka, multinazionalen eta kapitalaren aurkako bozka eta eskubide sozialen aldeko bozka dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.