Injustizien aurka, askatasunaren alde, langile eta herritarren eskubideak lortzeko modu bakarra borroka dela nabarmendu dute gaur Bilbon, sindikatu abertzaleek. Prozesu soberanista bat "lehen bait lehen" martxan jarri behar dela esan du ELAko idazkari Nagusi Jose Elorrietak: "hori da gure aurkera eta hor dago gure indarra".
Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusiak, berriz, deialdi "berezi" bat egin du: "estrategia nazional, soberanista eta demokratiko baten alde dauden sektoreen artean indar metaketa" bultzatu behar dela azaldu du, eta sindikalgintza abertzaleak ere hor egongo dela.
Bestalde, langileen "lan baldintza duinen aurka" EAJ, PP, PSEE-EE eta EA Eudelen ados jarri izana gogor salatu dute.
UGT eta CCOO hiru hiriburutan
UGT eta CCOO Donostian, Bilbon eta Gasteizen bildu dira. Nafarroan berriz, bakoitza bere aldetik izan dira gaurko egunez. Bilbon izan dira bi sindikatuetako EAEko buruak: Josu Onaindi eta Damaso Casado. Gure eskubideak, enplegu segurua eta egonkorra. Azpikontrataziorik ez! lelopean egin dira manifestazioak.
Maiatzaren 1a
Sindikatu abertzaleek herrien subirautza politiko eta ekonomikoa eskatu dute
ELA, LAB, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuek deituta, milaka lagun bildu dira gaur Bilbon, =i langileak burujabe, Borrokak merezi du =i lelopean. Askatasuna eta herrien subirautza politiko eta ekonomikoa eskatu dituzte. Manifestazioaren bukaerako ekitaldian, lan istripuak eta lanpostuen prekarizazioa salatu dituzte, eta emakume, gazte eta etorkin guztientzat paperak, lana eta berdintasuna eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu