ELA, LAB eta EILAS sindikatuek ekainaren 24rako elkarretaratzeak deitu dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak CCOO eta UGT sindikatuekin eskola publikoen inguruan astelehenean egindako murrizketa akordioa salatzeko. Hitzarmen hori "ez da nahikoa" ELA, LAB eta EILASentzat, eta langile kopuruan egiteko asmoa daukaten murrizketak "hezkuntza publikoaren kalitatea kaltetu" dezakeela uste dute.
Protesta gehiago aztertzen ari direla esan dute, eta "beste greba bat" ez dute baztertzen irailerako.
Iñaki Izagirre EILASeko ordezkariak azaldu du Jaurlaritzaren hasierako proposamena hobetu egin dela, "neurri handi batean zentroetako zuzendarien grebari esker", baina kontratazioei eta soldata igoerei buruz hainbat auzi konpontzeke daudela eta "lanpostu galera ezkutatzen" ari direla salatu du.
hezkuntza
Sindikatu abertzaleek protestak iragarri dituzte eskola publikoaren murrizketa hitzarmena salatzeko
ELA, LAB eta EILASentzat "ez da nahikoa" Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak CCOO eta UGT sindikatuekin joan den astelehenean sinatutako akordioa; besteak beste, ekainaren 24an elkarretaratzeak deitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu