Sindikatu profesionalen kritikak «faltsuak» direla salatu du Rafael Bengoak
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Rafael Bengoak adierazi du, «faltsuak» direla osasun alorreko sindikatu profesionalek herenegun egindako kritikak, eta ez du baztertzen epaitegietara jotzea. Sindikatu horiek salatu zuten Osakidetza «gainbeheran» dagoela, eta kalitatea bermatzeaz baino gehiago, «hedabideetan agertzeaz» arduratzea egotzi zioten Bengoaren talderari.Besteen artean,nabarmendu zuten murrizketak izan direla materiala erosterako orduan. «Frogatu gabeko kritikak dira horiek, eta erabiltzaileei galdetzea besterik ez dago zerbitzuarekin pozik daudela ikusteko», erantzun zien, atzo, Bengoak. Hauteskunde sindikalak gertu dira osasun alorrean, eta horri egotzi zizkien kritikak Bengoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu