SNCF Frantziako tren enpresa publikokoeta Parisko garraio publikoko sindikatuak gaur hasi dira Gobernuarekin negoziatzen, grebaren zortzigarren egunean. Hala ere, Nicolas Sarkozy presidenteak argi eta garbi utzi du ez duela amore emateko asmorik.
Are gehiago, negoziazioak serio hasteko baldintza bat ere eman du Frantziako Gobernuak, hala nola, greba uztearena. Batzuek greba egiten duten bitartean ez daitekeela negoziaziorik eraman adierazi dute Frantziako Gobernutik. Ikuskizun dago gaur negoziatzen hasi ondoren, sindikatuek lanuzteari eutsiko dioten. Gaurko bilerak emanen duenaren arabera erabakiko dute greban jarraitu ala ez. SNCFko langileek egunero egiten dute biltzar nagusia, greban jarraitu ala ez erabakitzeko. Erabakiak ez dituela CGTko zuzendaritzak hartzen azpimarratu dute.
Nicolas Sarkozy presidentea gogor mintzatu zen atzo iluntzean greba egiten dutenen kontra, erranez «greba gelditzen jakin" behar dela, eta «irmo» egonen dela. Ordena publikoa «errespetaraziko» duela abisatu du, greban dagoen «gutxiengoak» ez diezaiokeelakoan «gehiengoari kalte egin».
SNCFko grebak 100 milioi euroko galera eragin dio enpresari, aste batez. Greba mugimenduak oro har, Frantziari egunean 300 milioi euro kostatu zaizkio.
Greba Ipar Euskal Herrian eta Frantzian
Sindikatuak eta Gobernua gaur hasi dira negoziatzen, baina ez duela amore emango ohartarazi du Sarkozyk
Atzo milaka lagunek parte hartu zuten Baionan zerbitzu publikoei eta eros ahalmenari eustearen aldeko manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu