Hezkuntza

Sindikatuak gutxiengoen taularekin joango dira Hezkuntza Sailarekin duten bilerara

2006ko abenduaren 4a
18:35
Entzun
EAEko Hezkuntza publiko ez unibertsitarioko sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin hilaren 11n duten bilerara finkatuta emango dituzte gutxiengoak. Hala azaldu dute EILAS, ELA, UGT eta LAB sindikatuek. Lan baldintzak hobetzeko eskatuz egun bateko greba egin zuten langile horiek.

Aurreko bi asteetan izandako greba egunen "oso balorazio ona" egiten dute sindikatuek. EILASeko Belen Arrondok azaldu duenez, langileen %75ek egin zuten greba Bizkaian, %80k Gipuzkoan, eta %70ek Araban. Azaldu duenez, grebaren jarraipen horrek erakusten du sektoreko langileen egoera kaskarra. Langile horiek eskola publikoaren aldaketa handi batean hartu dute parte, sindikatuen iritzian, beraien borondatez, ahalegin handia eginez, eta administrazioak "beharrezko neurriak hartu gabe".

Beraz, hilaren 11n egingo duten bilerarako gutxiengoak finkatuko dituztela azaldu dute sindikatuek. Horietako bat "dauden behar anitzetarako" figura berriak sortzea izango da, 55 urtetik gorako irakasleei lan orduak gutxitu gabe eskola orduak gutxitzea, egonkortasuna, ordezko irakasleei udan ere ordaintzea, eta beste zenbait baldintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.