Sindikatuek 48 orduko greba hasi dute gaur

2012ko otsailaren 10a
17:41
Entzun

Sindikatuek 48 orduko greba batekin erantzun diote Atenasko gobernuari. Gaur hasita eta bihar arte lanik ez egitera deitu dituzte sektore pribatuko zein publikoko langileak, eta manifestazioak egingo dituzte parlamentuaren aurrean, murrizketak onartu behar dituzten diputatuei presio egiteko asmoz. «Neurri berriek gizartearen heriotza dakarte», deitoratu dute GSEE eta Adedy sindikatuek.

Deitutako mobilizazioek jarraipen zabala izan dutela adierazi dute sindikatuek. Garraio publikoa erabat gelditu direla azpimarratu dute. Euren arabera, portuko langileen eta findegietako langileen %100 ez da euren postuetara joan. Eraikuntzaren sektorean, %70eko jarraipena izen du grebak sindikatuen esanetan, eta zerbitzu eta burdingintza alorrean %60koa. Bankuei eta erakunde publikoei dagokienez %80ak bat egin du mobilizazioekin. 

«Gobernu honek ez du halako neurriak hartzeko legitimitaterik. Politikaren eta gobernuaren aldaketa eskatzen dugu. Herriaren ordua da», ziurtatu dute sindikatuek. 

Austeritate neurriak enplegua suntsitzen ari dira. Atzo zabaldu zutenez, urritik azarora beste 126.000 lagun geratu dira lanik gabe, eta jada milioi batetik gora dira langabeak. Langabezia tasa %20,9ra iritsi da, duela bi urtekoaren halako bira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.