Lan istripua

Sindikatuek Arcelorreko langileekin batera salatu dute atzoko lan ezbeharra

Bi langile hil ziren atzo Bizkaian lan istripu banatan. Arcelorren Etxebarriko lantegian bat, makina batek harrapatuta, eta bestea Zallan deskarga elektriko bat jasota. Gaur, langile batzordeak deituta 24 orduko lan uztea egiten ari dira Arcelorreko langileak. Goizean elkarretaratzea egin dute eta UGT, CCOO, ELA, LAB, ESK eta USO sindikatuetako ordezkariek bat egin dute protestarekin. Makina baten harrapatuta hil zen Jose Ramon F.Kren heriotza salatu dute

2006ko urriaren 17a
15:43
Entzun
Elkarretaratzean 300 lagun inguru bildu dira Lan istripurik ez zioen pankarta baten atzean isilik egin dute bilkura Arcelorren Etxebarriko lantegiaren parean. Ramiro Sorio ELAko ordezkariak protokolo berezi bat exijitu du "makinekin lan egiten dutenek beren burua arriskuan jar ez dezaten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.