lan istripua
Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Lezon, Kopisal lantegiaren aurrean
Herenegun lan istripuaren ondorioz izandako heriotza salatu dute.
ELA, LAB, ESK, EILAS sindikatuek Lezon (Gipuzkoa) Kopisal enpresaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur, herenegun lan istripuan hildako langilearen heriotza salatzeko. Xabier Imaz Artola donostiarra (56 urte) izan zen hildakoa; mandrinatze makinako ardatz horizontala jertsean trabatu eta makinak harrapatuta zendu zen. Sindikatuek gaur esan dute "saihestu zitekeela" eta administrazio publikoak "neurri eraginkorrak" hartu beharko lituzkeela. Horrez gain, patronalak eta administrazio publikoak erantzukizuna ezin dutela langilearengan utzi esan dute sindikatuek, "haiek baitira heriotza mota hauek saihestu ditzaketenak". Argazkian, sindikatuetako kideak kontzentrazioan (argazkia: Oarsoaldeko Hitza)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu