Sindikatuek eta Mugitu AHTk protestak egin dituzte

Sindikatuen protesta. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2011ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Jaurlaritzak onartu dituen murrizketak «inposatuak» izan direla salatu dute ELA, LAB eta EILAS sindikatuek Legebiltzarraren parean egindako elkarretaratzean. Negoziazioek huts egin ondoren gelditzen den bide bakarra mobilizazioa dela adierazi dute. Salatu dutenez, murrizketek enplegua galaraziko dute, eta administrazio eta zerbitzu publikoen baldintzak okertuko.

Bestalde, Mugitu AHT mugimenduak salatu du alor gehienetan diru murrizketak aurreikusten badira ere AHTrako diru kopurua %30 igo nahi duela Jaurlaritzak. Hori salatzeko, Lakuako egoitzako hormatik behera pankarta handi bat eskegi dute, Murrizketarik ez. AHT gelditu leloarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.