Gipuzkoan gaur ziren konbenioa eztabaidatzekoak, baina Adegiko ordezkaririk ez da agertu hitzartutako leku eta ordura. Beraz, ELA, LAB, CCOO eta UGTk greba deialdia egin dute astelehenerako. Deialdia Bizkaira eta Arabara ere luzatu dute.
UGTk esan duenez, zuzenean edo zeharka 133.000 langileri eragiten dio eraikuntzako lan hitzarmenak, eta sindikatuen elkarlana azpimarratu nahi izan dute hango ordezkariek. Gainera, elkarlan horrek luze joko duen esperantza azaldu dute.
UGTk azpimarratu duenez,patronalen jarrera prepotentea da hitzarmen ezaren erruduna.
Greba deialdia
Sindikatuek greba deialdia egin dute Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako metalgintzan, astelehenerako
Sindikatuek 24 orduko greba deialdia egin dute Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako metalgintzan, datorren astelehenerako. Grebarekin konbenio kolektiboa hitzartzeko biltzea eskatuko diote langileek patronalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu