osasun arloa

Sindikatuek salatu dute Gurutzetako Ospitaleko larrialdiak "kolapsatuta" daudela

ESK, SATSE, ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, gaixoei ezin zaie "egonaldi duinik eskaini" egoera horretan. 

Gaixo bat Gurutzetako ospitalean, korridoreetan artatzen, abenduan. BERRIA
urtzi urkizu
2014ko apirilaren 1a
09:41
Entzun

"Hirugarren munduko egoera hau jasangaitza da, gaixoei ezin baitzaie egonaldi duinik eskaini. Gaixoaren intimitate eta konfidentzialtasun galera ere badakar". Hala esan dute ohar bateratu batean ESK, SATSE, ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek. Gurutzetako Ospitaleko (Barakaldo) larrialdiak "kolapsatzea" maizegi gertatzen den egoera dela salatu dute, eta gaixoak korridorean daudela lan egitera behartzen dituela langileak. Gogorarazi dute unitate batzuk itxita daudela, "dirua aurrezteko xede bakarrarekin".

Sindikatuen arabera, langileak presio psikologiko "gogorra" ari dira jasaten, dituzten baldintzak direla eta. Akatsak egiteko aukera ere modu horretan handiagoa dela ohartarazi dute.

Testuinguru horretan, sei sindikatuek ospitaleko zuzendaritzari eskatu diote itxita dauden unitateak zabaltzeko eta beharrezkoak diren kontratazioak egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.