Osakidetzako lan gatazka

Sindikatuekin harremanetan jarriko da Jaurlaritzako Osasun Saila

Gatazka bideratu eta mahai sektoriala abian jartzeko beste eskaintza bat egingo dietela agertu du Gabriel Inclan Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Sindikatuek gustura hartu dute iragarpena, eta negoziatzeko prest daudela agertu dute.

2008ko otsailaren 5a
15:57
Entzun
Jaurlaritzako Osasun Saila sindikatuekin harremanetan jarriko da Osakidetzako lan gatazka konpontzeko asmoz. Gabriel Inclan Osasun sailburuak berak eman du albistea, Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren. Hain zuzen ere, Gobernuaren babesa jaso du Inclanek, Miren Azkarate bozeramailearen bidez.

Bere helburua gatazka bideratzea eta mahai sektoriala berriro ere abian jartzea dela esan du Inclanek. Lehendabizi sindikatuek "arrazoizko akordio baterako benetako borondaterik baduten" ikertu nahi duela agertu du, eta horretarako jarriko dela haiekin harremanetan.

Jaurlaritzak Medikuen Sindikatuarekin sinatu zuen Osakidetzako lan hitzarmena, beste sindikatu guztiekin ados jarri gabe -ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAE-. Hori dela eta, egun osoko greba egin zuten urtarrilaren 29an, eta beste bi antolatu dituzte, otsailaren 21ean eta martxoaren 6an.

Sindikatuek, oro har, gustura hartu dute Inclanen iragarpena eta negoziatzeko prest daudela berretsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.