Hezkuntza

Sindikatuen arabera, Bizkaiako hezkuntza publikoko irakasleen %75ek egin dute bat grebarekin

2006ko azaroaren 30a
16:04
Entzun
144 ikastetxe lirateke ELA, LAB, EILAS eta UGTren deialdiarekin bat egin dutenak; beste era batera adierazita,Bizkaiko unibertsitatik kanpoko hezkuntza publikoko 12.000 irakasleen %75ek egin du greba.

Joan den astean Gipuzkoan eta Araban egin zituzten lanuzteak hezkuntza publikoko irakasleek. Sindikatuen arabera, %80k egin zuten bat deialdiarekin Gipuzkoan, eta %70ek Araban. Lan baldintzetan hainbat hobekuntza eskatzen dituzte grebaren bidez: besteak beste, 55 urtetik gorako irakasleei eskola orduak gutxitzea, ikasle etorkinentzakko ereduak sortzea etairakasle bakoitzeko ikasle kopurua txikitzea.

Gaur Bizkairako egin duten deialdiari dagokionez, aipatutako sindikatuen arabera, 12.000 irakasleen %75ek egin dute bat grebatekin, eta 144 ikastetxe itxita egongo dira egun osoan. CCOO sindikatuak ez du bat egin deialdi sorta horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.