Gipuzkoako eraikuntzaren greba

Sindikatuen arabera Gipuzkoako eraikuntza sektoreko greba jarraipen handia izaten ari da.

2004ko maiatzaren 10a
18:42
Entzun
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta greba abiatu dute gaur Gipuzkoako eraikuntza sektoreko langileek. Sindikatuek esan dutenez jarraipen handia ari da izaten greba, eta eraikuntza lan handienak "erabat geldirik" daude.

LAB sindikatuko ordezkari den Juantxo Latasak grebak deialdiak "erantzun oso ona " izan duela azpimarratu du. ADEGI gipuzkoako patronalak eginiko balorazioan "Begiz ikusten diren lanetan jarraipen nabaria" onartu dute eta greba "luze" joango denaren ustea aireratu dute.

Hainbat iturrik %90ko jarraipena ezagutarazi dute, honenbestez Eibar-Gasteiz autobideko eta Pasaiako portuko lanak geldirik daude.

Lan hitzarmena negoziatzeko eskatzen dute langileek.

Gaur hasi duten greba mugagabea da, eta sindikatuek 25 talde ipini dituzte grebari jarraipena egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.