11:30etan hasita manifestazioa egingo dute Gasteizen:Justizia Jauregitik abiatu eta Lakuarainoko bidea egingo dute. Halaber, bart gauean itxialdia egin dute Justizia Jauregian.
Beren lan baldintzak Jaurlaritzako funtzionarioenekin parekatzeko eskatzen diote Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuari. Azkarragak erantzun die gaitza dela parekatzea, beren lan baldintzak Espainiako Administrazioaren menpe daudelako.
Lanuztea
Sindikatuen arabera, Justizia arloko langileen gehienagoak bat egin du greba deialdiarekin
ELA, LAB, CCOO, UGT, CGT eta CESIF sindikatuek deituta, greba eguna dute gaurkoa EAE Euskal Automomi Erkidegoko Justizia Administrazioko langileek. Funtsean, euren lan baldintzak Jaurlaritzaren menpeko beste funtzionarioenekin parekatzea eskatzen dute. Sindikatuen arabera, erantzun zabala izan du lanuzteak: Araban, Gasteizko Justizia Jauregia ia erabat geratuta dagoela agertu dute; Bizkaian, langileen %90ek bat egin duela grebarekin, eta Gipuzkoan %80k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu